JARDUERAK - CIN - Urbasa/Andia

Paseo autogidatuak oinez

Parkearen paraje berezi eta ederrenak eta Urbasa eta Andiaren erabilera tradizionalak ezagutzeko aukera ematen duten hiru ibilbide daude:

Iturrien ibilbidea: bide zirkular bat da; interpretazio eremuan hasten da, eta 4,5 kilometro zeharkatzen ditu, horien artean zenbait iturri eta historiaurreko aztarnategi. Urak lurzoru karstikoan duen eraginean zentratzen da.

Artzainen ibilbidea: 7,6 kilometro ditu: interpretazio zentroan hasi eta Severinoren Bordan bukatzen da. Bide erraza da; zati handiena altxonbidean barnakoa da, eta oihan eta soilguneak zeharkatzen ditu, Urbasaren abeltzaintzarako erabilerei erreparatuta.

Mendizaleen ibilbidea: 3,8 kilometro ditu eta interpretazio zentroan hasten da: mendilerroaren iparraldeko malkarrera heltzen da, eta bertan Sakanaren, Aralar mendilerroaren eta Aizkorri mendigunearen bista ikusgarriak daude. Ibilbideak zailtasun ertaina du, eta gatzaren bide zaharretik igarotzen da: garai batean Jaizko gatzagetatik gatza garraiatzeko erabiltzen zen.

.

Bisita begiratokietara

Inguruko bailaren gainean daudenez, Urbasa eta Andia mendilerroek ingurunearen bista ederrak dituzte. Ez galdu aukera Ubabara (Pilatosen balkoia ere deitzen zaio) hurbiltzeko, Urederrako iturburuaren goiko zatian (sarrera NA-718 errepidetik), edo Lizarragako begiratokira (sarrera N-120 errepidetik) eta Urbasako jauregiaren ondoko mahai panoramikora (sarrera NA-718 errepidetik).

Bisita Urederrako iturburura

Urederrako iturburuan, ura Urbasa barrutik ateratzen da, mendilerroaren hegoaldeko zirku arrokatsuan. Bide bat Bakedaoko aparkalekuan hasten da, eta aukera ematen du natura erreserba bisitatzeko. 5,3 kilometroko joan eta etorriko ibilbide sinplea da, eta urak ibaiaren bidean sortzen dituen putzu eta ur jauzi harrigarriak ikusiko dituzu, horma arrokatsuan jaio ondoren.

KASU!

Espazioa zaintzeko, eguneroko bisiten muga dago. Hori dela eta, erreserba egin behar da esteka honen bidez edo aurrez aurre, Bakedaoko kontzejuan.

Soilik Bakedaoko aparkalekuan aparkatzen ahal duzu ibilgailua (kontsultatu prezioa eta baldintzak), edo Surgaineko aparkalekuan, NA-718 Lizarra errepidearen 22. kilometroan.

Parajea zaintzeko eta bisitaz gozatzeko, errespetatu arau eta gomendioak (natura erreserbaren liburuxka) eta seinaleak.

BTT ibilbideak

Parke naturala zeharkatu nahi baduzu mendiko bizikletan, jarraitu informazio zentroan hasten diren bost ibilbide seinaleztatuetako bat:

Otsaportillo. Distantzia: 30 km
Santa Marina- San Adrian. Distantzia: 32 km
Santa Marina- San Adrian- Lizarragako tunela. Distantzia: 38 km
Santa Marina- San Adrian. Distantzia: 45 km
Kataliturri. Distantzia: 15 km

Informazio gehiago bizikleta zidorrei buruz HEMEN

Deskargatu parkearen mapa-gida HEMEN

 

Ez dago emaitzarik.