LURRALDEA - CIN - Urbasa/Andia

Lurraldea

Urbasa eta Andia mendilerroek, Nafarroa mendebaldean, muga naturala osatzen dute Nafarroa Atlantiko hezearen eta Nafarroa Mediterraneoaren artean. Parke naturalak 21.408 hektarea hartzen ditu: iparraldean, Arakil, Ergoiena eta Burunda ibarrak daude; ekialdean, Ollaran eta Goñerri; hegoaldean, Ameskoa, Gesalatz, Lezaun, Deierri eta Abartzuza; eta, mendebaldean, Arabarekiko muga. Iparraldeko isurialdea berdeagoa da, egokia abeltzaintzarako: halaber, mendilerroaren hegoaldeko zatia askoz ere lehorragoa da, eta egokiagoa da nekazaritzarako.

Gizakiak Paleolitikoaz geroztik bizi izan dira mendilerro horietan, eta monumentu megalitiko eta haitzulo ugari daude. Neolitikoan, nekazaritzak paisaia modelatu zuen. Erromatarren garaiari dagokionez, Uharte Arakil eta Zirauki elkartzen zituen galtzadaren hondarrak daude, baita Bakedao Olazti eta Iturmendirekin batzen zituen galtzadarenak ere. Erdi Aroan, Lizarrak garrantzi handia hartu zuen Donejakue Bidearen etapa amaiera gisa. Horren lekuko dira Ruako San Pedro, San Migel edo Hilobi Santuaren elizak, Iratxe eta Irantzu

Azienda merkatu eta feriek, nagusiki Lizarra eta Altsasun, rol garrantzitsua izan dute Urbasa eta Andia mendilerroen bi aldeetako ekonomien arteko trukean. Bertan erosten ahal dira Sakana eta Estellerriko gastronomiari fama ematen dioten produktuetako batzuk: txistorra, ardi latxaren gazta, zerrikumea, zainzuriak, boilurra, patxarana edo Estellerriko upeltegietako ardo beltz, gorri eta zuri gozoak.

Nafarroako Turismoaren webgunearen esteka. Lizarra