ZENTROA - CIN - Urbasa/Andia

Interpretazio Zentroa

Urbasa-Andia interpretazio zentroa Urbasa gaineko bidezainen etxe zaharrean dago. 90 metro karratu eta bi solairu ditu. Beheko solairuan mostradore bat dago, eta parke naturalari eta inguruneari buruzko informazioa ematen da. Bertan parke naturala zeharkatzen duten hiru ibilbide tematikoei buruzko dokumentazioa dago, baita espazioa zaindu eta mantentzeko oinarrizko arau eta gomendioak ere.

Lehen solairuan erakusketa iraunkor bat dago, eta, panel, argazki eta objektuen bidez, Urbasa eta Andiako lehen biztanleen bizimoduan ezagutzen ahalko dituzu, baita parkearen erliebea eta bertan bizi diren animalia eta landareak ere.

Zentroa toki eder batean dago, eta kanpoaldean karrerape estalia, askaldegia, komunak eta aparkalekua daude.

Lizarrarako errepidean 6 kilometro aurrea eginda, merezi du parkearen interpretazio eremua bisitatzeak, Severinoren Bordaren inguruan. Espazio horretan antzinako txondor bat eraiki dute: ikatza egiteko erabiltzen ziren lehen, mendiko egurra erabilita.

Balioak hobeki ezagutzeko, parkeak material didaktiko hauek eskaintzen ditu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako (DBH):

Gida didaktikoa
Ikaslearen koadernoa I
Ikaslearen koadernoa II
Parkea bisitatzeko lan irteera

 

URBASA / ANDIA
Urbasa-Andia parke naturala. Nafarroa.
(+34) 948 050 740
comarca.atlantica@navarra.es